"Cargando..."

SEP-en XXV. Nazioarteko Biltzarra

Kazetaritza hiperkonektatuaren aukerak eta arriskuak

Aurkezpena

Espainiako Kazetaritza Elkarteak (Sociedad Española de Periodística, SEP) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak Nazioarteko Biltzarra antolatuko dute Bilbon, Bizkaia Aretoa egoitzan, 2019ko maiatzaren 30ean eta 31n. Kazetaritza hiperkonektatuaren aukerak eta arriskuak, izenburupean, kazetaritzak gaur egungo eszenatoki mediatikoan duen garrantziaren inguruan hausnartzen jarraitu nahi da bertan, kontuan hartuta askok disruptibo gisa definitzen eta sentitzen dutela eszenatoki hori. Eszenatoki horretan, kazetaritzaren mundua oso erne eta itxaroten dago berrikuntza teknologikoak audientziarekin eta haren beharrekin konektatzeko aukerak eskaintzen dituelako etengabe. Era berean, gure eremu profesionalak eta negozio eremuak hainbat motatako zailtasunei eta ziurgabetasunei aurre egin behar die (ekonomikoak, trebakuntzakoak, etab.). Horrek guztiak eragina du eta arriskuan jar ditzake kazetariek eguneroko errealitatearen aurrean dituzten jarrerak eta konpromisoa, gaiak aukeratu, bitartekaritza egin, eta beste hainbat prozesu erabakigarriren bidez. Lanbide gisa, badira kazetaritzan eragina duten hainbat ahots eta portaera parametro, sarritan zerikusirik ez dutenak tradizioz lanbidea definitu izan dutenekin (fake news, influencers delakoak).

Testuinguru horretan, azken urteetan kazetaritzaren bilakaera etengabea, krisi egoera eta, hortaz, haren esentzia eta balioak zehaztu dituzten gakoen berrikuspen kritikoa sustatu nahi da SEPen XXV. Nazioarteko Biltzarrean. Horretarako, Espainiako eta nazioarteko hizlari nabarmenak bilduko dira biltzarrera, eta parte-hartze akademikora eta profesionalera zabalik egongo da komunikazioen hainbat mahairen bidez. Mahaiak gaikako lau ardatzen inguruan antolatuko dira, gaur egungo sektorearen joera nagusiei erantzuteko helburuarekin, dela hedabideen eta herritarren arteko komunikazio ereduari dagokionez, dela edukiak (transmedia, narratiba likidoak, datuen kazetaritza, 3D formatuak, etab.) editatu, zabaldu eta hartzeko funtsezko prozesuei dagokienez, dela dinamika, kudeaketa estrategia eta balio profesionalei (norberaren marka, medialab, erredakzioen robotizazioa, start-up) dagokienez. Aurreko urteetan bezalaxe, SEPen biltzarra foro espezializatu eta erreferentziazkoa izango da, jardunean gabiltzan profesional, ikertzaile eta prestatzaileok kazetaritza etengabe hobetzeko aukeren inguruan ditugun aditu ikuspegiak bateratzeko, kontuan hartuta ahalegin handia eskatzen duen lanbide hau askotariko hiperkonexioen testuinguru batean gauzatu, analizatu eta irakatsi behar dela.

batzordeak

batzorde antolatzailea

Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa-Taldea 'Gureiker' (IT1112-16); Kazetaritza II Saila
Ainara Larrondo (Zuz.), Simón Peña (Fakultateko Dekanoa).
Gureiker kideak: Koldo Meso, Irati Agirreazkuenga, Jesús Ángel Pérez Dasilva, Terese Mendiguren, Orge Castellano, Leyre Eguskiza.
SEPen bazkideak: José Ignacio Armentia, Flora Marín, María Ganzabal, Ana Mendieta.

Batzorde Akademikoa

José Ignacio Armentia, Simón Peña, Koldo Meso, Ainara Larrondo, Terese Mendiguren, Jesús Ángel Pérez Dasilva,  Flora Marín, Irati Agirreazkuenaga, María Ganzabal, Ana Mendieta, María del Mar Rodríguez, Iñigo Marauri.

Batzorde Zientifikoa

Fernando López Pan (Nafarroako Unibertsitatea, UNAV), Josep María Casasús (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Salomé Berrocal (Valladolid-eko Unibertsitatea), María Teresa Sandoval (Madrilgo Carlos III Unibertsitatea), María Ángeles Cabrera (Malagako Unibertsitatea), Luis Miguel Pedrero Esteban (Salamancako Unibertsitate Pontificia), Xosé López García (Santiago de Compostela-ko Unibertsitatea), Berta García Orosa (Santiago de Compostela-ko Unibertsitatea), Andreu Casero (Jaume I Unibertsitatea), José María Legorburu (CEU San Pablo Unibertsitatea), Ramón Salaverría (Nafarroako Unibertsitatea, UNAV), José Alberto García Avilés (Miguel Hernández Unibertsitatea), Elvira García de Torres (CEU San Pablo Unibertsitatea), Eva Campos (Valladolid-eko Unibertsitatea), Javier Díaz Noci (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Guillermo López García (Valentziako Unibertsitatea), Pere Masip (Ramón Llull Unibertsitatea), Concha Edo Bolós (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Mark Deuze (Amsterdam-eko Unibertsitatea), Joao Canavilhas (Beira Interior-eko Unibertsitatea), Philip Schlessinger (Glasgow-eko Unibertsitatea), Leopoldina Fortunati (Udine-ko Unibertsitatea), Nicoletta Vittadini (Milan-eko Unibertsiatea), Steve Paulussen (Antwerp-eko Uniberstsitatea), Helle Sjøvaag (Stavanger-eko Unibertsitatea).

Babesleak

Laguntzaileak

Programa

   OSTEGUNA, MAIATZAK 30
9:00-09:30 Bizkaia Aretoko atondoa
Parte-hartzaileei harrera eta kredentzialak banatzea
9:30-09:45 Baroja Aretoa
Inaugurazio ekitaldia. Parte-hartzaileak: Salomé Berrocal Gonzalo andrea, SEPen lehendakaria, eta Simón Peña Fernández jauna, UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa.
9:45-11:15 Baroja Aretoa
Inaugurazio hitzaldia: "Periodismo 3.0: recuperar el norte". Michaëla Cancela-Kieffer, kazetaria eta Espainiako Google News Lab Teaching Fellow- Google News Lab-ren eta Espainiako eta Portugaleko komunikabideen arteko bitartekaria (maiatza 2018/apirila2019). Moderatzailea: Josep María Casasús i Guri, Pompeu Fabra Unibertsitateko kazetaritzako irakasle katedraduna eta SEP-en bazkide fundatzailea
11:15-11:45
Kafe-atsedenaldia
11:45-14:00
Komunikazioen lehen saioa. 1., 2. eta 3. mahaiak
14:00-16.00
Bazkaria
16:00-17.00 Elhuyar Aretoa
SEPen bazkideen batzar nagusia
17:00-18.00. Baroja Aretoa
Hedabideen sektoreko adituen mahai-ingurua: "Berrikuntza, lehiakortasuna eta ekintzailetza: aukerak eta arriskuak Espainiako hedabideentzat" (erderaz). Parte-hartzaileek: Espainiako komunikazio-enpresen berrikuntzan adituek eta arduradunek (Fernando Belzunce -Vocento-, Alfredo Casares -Diario de Navarra-, Miriam Hernanz -RTVE-, Patricia Gosálvez -El País-). Moderatzailea: María Ganzabal Learreta (UPV/EHU).
18:00-18:30
Kafe-atsedenaldia
18:30-20:30
Komunikazioen bigarren saioa. 3. 4. eta 5. mahaiak
21:30
SEP Afaria: izena emateko eta ordainketa egiteko plataforma
Ostirala, MAIATZAK 31
09:30-11:30
Komunikazioen hirugarren saioa. 7., 8. eta 9. mahaiak
11:30-13:30. Elhuyar Aretoa
Komunikazio Aldizkarien Arduradunen VIII. Topaketa (PLATCOM, Plataforma Latina de Revistas de Comunicación-Komunikazio Aldizkarien Latina Plataforma)
12:00-12:30
Kafe-atsedenaldia
12:30-13:45 Baroja Aretoa
Itxiera hitzaldia: "Beyond Journalism: Operationalizing the Future of the Profession". Mark Deuze Amsterdamgo Unibertsitateko irakaslea. Moderatzaila: Berta García Orosa, Santiago de Compostela-ko Unibertsitateko irakasle titularra.
13:45-14:15
VI. Lorenzo Gomis Saria emateko ekitaldia eta SEPen XXV. Nazioarteko Biltzarraren itxiera. Parte-hartzaileak: Salomé Berrocal Gonzalo andrea, SEPen lehendakaria, eta Simón Peña Fernández jauna, UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa.
Itxiera lunch-a
16:30
Ibilaldia itsasontzian Bilboko Itxasadarretik (Doan, izena eman behar da)

* Bideoa: hitzaldiak eta komunikazioen saioak Bizkaia Aretoan

Parte-hartzea

Espainiako Kazetaritza Elkarteak (SEP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak XXV. Nazioarteko Biltzarrean parte hartzera animatzen ditu ikertzaileak eta profesionalak, era hauetan:

  • Komunikatzaile gisa (paper aurkeztu behar dute)
  • Parte-hartzaile gisa komunikaziorik gabe

Info+

Gehiago irakurri Bilboko bihotzean kokatutako erainkin garrantzitsu honi buruz

Bizkaia Aretoa eta nola iritsi

Bilboko hotelen eskaintza zabala da

Ostatu-hartzea

Bilbo eta bere inguruneari buruz jakin behar duzuna

Turismo-informazioa
[

Harremanetan jartzeko

Bizkaia Aretoa

Abandoibarra etorbidea, 3
48009
Bilbo

Telefonoa
94 601 5137
]