"Cargando..."

Komunikazioak

[

KOMUNIKAZIO PROPOSAMENEN BIDALKETA. GAIAK, EPEAK ETA PROZEDURA


 

Biltzarrean aurkeztuko diren komunikazioak kazetaritzak gaur egun bizi duen eboluzio prozesuarekin erlazionatutako gai arloetan izango dira.

KAZETARITZA LANBIDEAREN GARAPENA ETA EGOKITZAPENA

Profil profesionalen gaikuntza eta bilakaera; sektorearen gaur egungo eskumenak (visual thinking, datuen kazetaritza, etab.); lan egoera, kazetaritzako errutinak eta kulturak; gaur egungo erredakzio motak; gatekeeping-aren eta agenda-setting-aren gakoak eszenatoki digitalean; berrikuntza kazetaritzaren irakaskuntzan eta ikerkuntza akademikoan; erronka deontolgikoak egia-ostearen eta zentsura-ostearen aroan eta haien eragina; etab.

NEGOZIO EREDUEN ETA hedabideak kudeatzeko ereduen BILAKAERA

Kazetaritzaren espezializazio berriak; ekintzailetza aukerak eta start-up-ak; aldaketak kazetaritzaren ekonomia politikoan; kontzentrazio eta integrazio prozesuak prentsan, irratian eta telebistan; irrati eta telebista zerbitzu publikoen apustua ingurune konbergentean; tokiko eta eskualdeko kazetaritzaren gako berriak, etab.

BERRIKUNTZA EDUKI, NARRAZIO ETA KONTAKIZUNETAN

Edukiekin egindako lana baldintzatzen duten sormen, merkatu eta kontsumo aldaketak; formatu berritzaileetatik abiatuta testuen, ikus-entzunezkoen eta onlineko kazetaritza sorkuntzara bideratutako estrategia diskurtsibo eta profesionalak; narrazio formula berrien eta horiekin erlazioa duten generoen garapena kazetaritza mugikorraren eta hedabideen konbergentziaren ikuspegitik; transmedia kontakizunak eta mezu mota berriak; datuen analisi informatiboan oinarritutako kontakizunak, etab.

AUDIENTZIA AKTIBOEN BANAKETA ETA ENGAGEMENT ESTRATEGIAK

Kazetaritzaren eta web sozialeko eragileen (Facebook, Twitter, Google, erakunde ofizialak, herritar mugimenduak, etab.) arteko harreman dinamikei buruzko analisia, enpresen, profesionalen eta edukien edo produkzioaren ikuspegietatik; marka sustatzeko plataforma anitzeko estrategiak eta transmedia estrategiak; ikusleekin erlazionatzeko bide berriak; kazetaritzaren SEOa; kazetaritza eta demokrazia 2.0.; audientzia analizatzeko eta erabiltzaileak sortutako edukia integratzeko formula dinamikoak; kontsumoko praktika berrien eta fakenews-en hedapenarekin erlazionatutako praktiken analisia; etab.

* Edozein gai arlori buruzko laburpenak edo komunikazio proposamenak (abstract) 2018ko azaroaren 7tik 2019ko otsailaren 10era bitartean (luzatutako epea) bidali behar dira. Laburpenak erderaz, euskaraz edo ingelesez bidali daitezke.

* Irizpide orokorra gisa, laburpenek (230-500 hitz) egindako ikerketaren garrantzia erakusteko behar den informazioa eskainiko dute (objektua, marko teorikoa eta metodologikoa, aurrekariak, emaitza eta ondorio nagusiak). Proposamena bidaltzeko eta argitalpen modalitate bat eskatzeko (laburpenen liburua, artikulua, kapitulua) bete INPRIMAKI hau.

* Izan gogoan egile bakoitzak bi komunikazio sinatu ditzakeela gehienera jota. Era berean, izen-emateen atalean jasota dagoen moduan, komunikazioen egile edo sinatzaile guztiek ezarri diren epeen baitan formalizatu beharko dute beren parte-hartze matrikula.

* Komunikazio proposamenak binaka ebaluatuko ditu batzorde akademikoak. Egileei mezu bidez jakinaraziko zaie haien proposamena onartua ala baztertua izan den, 2019ko otsailaren 20a baino lehen.

* Onartuak izan diren komunikazioen laburpen (abstracts) guztiak UPV/EHUk argitaratzen duen eta ISBNa duen laburpenen liburu digitalean argitaratuko dira. Liburua maiatzaren 20tik aurrera deskargatu ahal izango da.

Laburpenen Liburua © Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. ISBN-a: 978-84-9082-872-4.


TESTU OSOEN BIDALKETA. ARGITARATZEKO aukerak

Abstractproposamena bidaltzeko inprimakian, egileek honako aukera hauek izango dituzte argitaratzeko:

a) Laburpenen liburua

b) Laburpenen liburua eta amaierako testua Textual eta Visual Media aldizkarira bidaltzea

c) Laburpenen liburua eta amaierako testua Mediatika aldizkarira bidaltzea monografiko bat egiteko

d) Laburpenen liburua eta kapitulua (SEPek paperean argitaratutako libururako) (2020)

***

a) Laburpenen liburua (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, Scholarly Publishers Indicators, SPI)

b) eta c) Behin proposamena onartzen denean, (Textual & Visual Media edo Mediatika) aldizkarietan bere ikerketa argitaratu nahi dutenek aldizkariaren baldintza eta arauetara egokituta beren testuak bidali behar izango dituzte 2019ko uztailaren 1a baino lehen. Era berean, autoreek aldizkari bakoitzaren OJD plataforma erabili behar izango dute, eta aldizkari bakoitzak ezarritako estilo arauak jarraitu behar izango dute.

d) Batzorde akademikoak beren paper-a libururako kapitulu bezala ebaluatua izan nahi dutenek 2019ko uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dute testu osoa helbide honetara: comunicaciones.sep2019@ehu.eus Testuek 6.500 hitz izan behar dituzte gehienera jota, bibliografia barne. Beste edizio eta estilo arau batzuetarako, ikus Testu osoak bidaltzeko gidaliburua.

Komunikazioak bidaltzeko prozesuari buruzko edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan biltzarraren antolatzaileekin, comunicaciones.sep2019@ehu.eus helbidean.


KOMUNIKAZIOAK aurkeztea

Biltzarreko hizlariaren egiaztagiria lortzeko, gutxienez komunikazioaren sinatzaileetako batek haren defentsa egin beharko du aurrez aurre. Komunikazio bat aurrez aurre defendatzeko, edozein mahaitan, ezinbestekoa da komunikazioaren berariazko egilea izatea eta hala adierazita egotea batzorde akademikoari bidalitako lanaren sinaduran. Mahai bakoitzeko koordinatzaileak aurkezle bakoitzari autoreen agiriak estregatuko dizkio Komunikazioetarako mahaiak paraleloan egingo dira, espazio desberdinetan. Ikusi Komunikazioetarako mahaien zerrenda eta aurkezpen ordutegiak.

* Aurkezpenak non egingo diren ikusteko sakatu Bizkaia Aretoaren bideoa.

Komunikazio bakoitzerako ezarrita dagoen aurkezpen denbora 10 minutu da. Arren parte-hartzaileei denbora hori errespetatzeko eskatzen zaie.

 

Funtsezko daten laburpena

Laburpenak (abstract): 2018ko azaroak 7 - otsailak 10
Batzorde Akademikoak proposamenak ebaluatzea eta erantzuna ematea: 2019ko otsailaren 20a baino lehen
Laburpenen liburua argitaratzea biltzarraren webgunean: 2019ko maiatzaren 20an
Komunikazioak aurkeztea: maiatzak 30 eta 31
Ikerlanak Mediatika eta Textual & Visual Media aldizkariei bidaltzea, edo paper osoa bidaltzea paperean argitaratutako libururako: 2019ko uztailaren 1era arte; kapituluen ebaluazioaren eta onarpenaren berri ematea: 2019ko urriak 1-30