"Cargando..."

Bizkaia Aretoa eta nola iritsi

Bizkaia Aretoa

E

raikina Bilboko gune enblematiko batean kokatzen da; "L" formarekin, itsasadarrari eta Guggenheim museoari begira, Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian dago, Pedro Arrupe eta Deustuko zubien artean. Eraikitako azalerak 9.000 metro koadro baino gehiago ditu, sei solairutan banatuta. Beheko solairuak 2.300 m² ditu, eta bertan daude 441 pertsonarentzako entzunareto nagusia, Mitxelena, 400 m²-ko atarte zabala, bi bilera gela eta denda eder bat. Lehen, bigarren eta hirugarren solairuek 1000 m² baino zertxobait gehiagoko azalera dute, eta bertan ditugu errektorearen eta Gobernu Kontseiluaren bulegoak, 161 eta 66 pertsonentzako bi biltzar-areto, erakusketak edo beste motatako ekitaldiak burutzeko bost gela ireki eta UPV/EHUko zenbait zerbitzuren bulegoak. Horretaz gain, lehenengoko solairuan bista ikusgarriak eta 400 m²-ko azalera duen terraza bat dauka ere. Eraikinaren lurpeko solairuan aparkaleku bat eta hainbat biltegi daude.

Gaur egun, eraikin hau era guztietako ekitaldi sozial, kultural, akademiko eta zientifikoen egoitza izaten ari da. Horietatik asko UPV/EHUk antolatutakoak izaten dira, baina kopuru nabarmen bat ere kanpoko entitateek burututakoak izaten ari dira. Hau dela eta, Bizkaia Aretoa erreferentziazko egoitza batean bilakatu da Bilbo mailan ekitaldien sektore honetan.

Eraikin enblematiko hau Álvaro Siza arkitektoak diseinatu du, eta lehentasuna eman dio "inguruaren eskala mantentzeari, erlaitz batzuk errespetatuz eta oinezkoaren zerbitzuetarako beheko solairua bultzatuz. Irekia eta barrualdea bistan izanik, beheko solairuak hegal zabalak ditu, eremu pribatua publikoan txertatzeko, eta alderantziz". Altzairu forjatuko eta hormigoiko egitura mistoa du, eta iparralde eta ekialdeko fatxadek; hots, eraikinaren sarbide nagusiek hainbat leiho errektangeluar dituzte. Liburutegiari, Deustuko zubiari eta Euskadi Plazari begira dauden fatxadak marmol zuriz estali dituzte, eskailerak eta fatxada nagusiaren artisau-azulejoen juntak bezalaxe.

 

NOLA IRITSI 

Biltzarra egingo den egoitza, Bizkaia Aretoa, Bilboko eremu artistiko, komertzial eta negozioetakoan dago kokatua. Kokaleku ezin hobea da Bilboko arkitektura berriaren eraikin azpimarragarriak bisitatzeko –Moneo, Isozaki, Ferrater, Calatrava edo Pelli-. Metro gutxira daude Guggenheim eta Arte Ederren museoak, bai eta hiriko merkataritza eremu garrantzitsuak ere -Kale Nagusia eta Zubiarte merkataritza gunea-. Egoitzaren parean tranbia geltoki bat dago, minutu gutxian nortasun handiko hiriko eremu batera joan ahal izateko: Alde Zaharrera. Nolanahi ere, gomendagarriagoa da bidea oinez egitea, Uribitarte pasealekuan barrena, eta bidean Guggenheim Museoa, Calatrava zubia edo Izosaki dorreak ikustea. Hona hemen nola egin daitekeen bidea:

Metroa

Hurbilen dagoen geltokia Moyua plazakoa da (Ercilla-Guggenheim irteera). Handik itsasadarrerantz abiatu behar da (Abandoibarrarantz), Elkano kalean barrena, Gobernu Zibilaren eraikina ezkerreko aldean utzita, eta Euskadi biribilgunean Ramón Rubial kalean barrena jarraitu behar da Bizkaia Aretoraino. 10 minutu inguruko bidea da oinez Metrotik abiatuta oinez iristeko mapa. Informazio osagarria: Metro Bilbao-ren webgunea.

Tranbia

Hurbilen dagoen geltokia Guggenheimekoa, da, Bizkaia Aretoaren ondo-ondoan. 1 minutu inguruko bidea da oinez. Informazio osagarria:  Tranbia Bilbao-ren webgunea..

Autoa

Hurbilen dagoen aparkalekua Euskadi plazakoada.Sarrera Ramón Rubial kaletik da. 2 minutu inguruko bidea da oinez.

Autobusa

Bilbobus: 1., 10., 13. eta 18. lineek Arte Ederren Museoko plazan eta Deustuko zubian dute geralekua (6 minutu inguruko bidea da oinez, bi geralekuen kasuan). 13., 27., 38. eta 48. lineek Rekalde zumarkalean dute geralekua (8 minutu inguruko bidea da oinez) 11. eta 71. lineek Deustuko Unibertsitatean dute geralekua (kasu honetan itsasadarra gurutzatu behar da Pedro Arrupe pasabidean barrena, eta 5 minutu inguruko bidea da oinez).

Bizkaibus: A2153, A2314, A2322, A3225, A3411, A3516, A3517, A3518 eta A3527 lineek Museoaren plazan dute geralekua (6 minutu inguruko bidea da oinez), A3247 eta A3414 lineek Rekalde zumarkalean dute geralekua (8 minutu inguruko bidea da oinez) eta A3223 lineak Deustuko Unibertsitatean du geralekua (kasu honetan itsasadarra gurutzatu behar da Pedro Arrupe pasabidean barrena, eta 5 minutu inguruko bidea da oinez)

Termibus autobus geltokia

20 minutu inguruko bidea dago oinez Termibus -etik Aretoa Bizkaia Aretora, edo tranbia har daiteke San Mameseko geltokian, Atxurirantz Termibusetik abiatuta oinez iristeko mapa.

Trena

RENFE: Abandoko geltokia (edo Iparraldeko geltokia) metroarekin lotuta dago (edozein metro hartu beharko litzateke Plentziaranzko nasan), eta Abandoko tranbiaren geralekua ere oso gertu dago (Basurturanzko tranbia bat hartu beharko litzateke). Bizkaia Aretora oinez joan nahi bada, ibilbidea 20 minututik gorakoa da.Iparraldeko geltokitik abiatuta oinez iristeko mapa * RENFE-k %30ko deskontua eskaintzen du parte-hartzaileentzat. Behar izanez gero, jarri harremanetan: info.sep2019@ehu.eus

FEVE: Konkordiaren geltokia (edo Santanderreko geltokia) Abandoko (RENFE) geltokiaren alboan dago eta, beraz, lehen adierazitako moduan joan daiteke bertatik Bizkaia Aretora.

EuskoTren: Atxuriko geltokiak lotura du tranbiarekin. Geltoki honetatik Bizkaia Aretora oinez joan nahi bada, ibilbidea 30 minututik gorakoa da. Atxuriko geltokitik abiatuta oinez iristeko mapa

Hegazkina

Loiuko aireportutik Bilbora joateko Bizkaibusen A3247 linea hartu, taxia hartu edo auto bat alokatu daiteke.