"Cargando..."

Izen-ematea

[
B

Biltzarrean izena emateko epea 2018ko azaroaren 7tik 2019ko apirilaren 5era bitartekoa izango da. Otsailaren 15a baino lehen izena ematen dutenek beherapena izango dute matrikulazioan. Izen-emateari buruzko ezein zalantza argitzeko, jarri harremanetan biltzarraren antolatzaileekin, helbide elektroniko honetan: inscripciones.sep2019@ehu.eus

 

A) KOMUNIKATZAILEEN MATRIKULA

]

Prezioak

Kategoria
Tarifa murriztua *
Tarifa arrunta ^
SEPen bazkideak 75 € 100 €
SEPen junior bazkideak (masterreko eta doktoregoko ikasleak) 40 € 65 €
Orokorra 95 € 120 €
AHC, ALICE eta ACOPen bazkideak 85 € 110 €
Langabeak ** 45€ 70 €
Graduko ikasleak ** 35 € 60 €
Masterreko eta doktoregoko ikasleak ** 45 € 70 €
* 2018/11/07tik 2019/02/15era ^ 2019/02/16tik 2019/04/05era
 
  • Biltzarrean aurkeztutako komunikazioen egile edo sinatzaile guztiek izen-ematea eta matrikularen ordainketa formalizatu beharko dituzte. Horrela, biltzarkide karpeta eta komunikatzaile-hizlariaren eta parte-hartzailearen ziurtagiria (biltzarrean fisikoki parte hartzen dutenek) jasoko dituzte, komunikazioa argitaratuko zaie edozein modalitatetan (ikus komunikazioen atala), eta coffee-breaks, maiatzaren 30eko (osteguna) bazkaria eta maiatzaren 31n (ostirala) itxieraren ondoren emango den luncha ordainduta izango dituzte. ** Langabeen edota ikasleen tarifa aplikatzeko, egiaztagiria bidali behar da helbide honetara: inscripciones.sep2019@ehu.eus

Izena emateko prozedura

Izena emateko plataforman sartu identifikatzeko inprimakia bete (izena, abizenak, etab.) eta “Baieztapena eta Ordainketa” botoia sakatu.

Hurrengo bi online ordainketa modalitateetako bat aukeratu behar da:

1) “NireOrdainketa" (MiPago) pasabidean sartu, VISA-MASTERCARD-MAESTRO txartelarekin ordaintzeko. 2) BBK-Kutxabankeko bezeroentzat bakarrik: online banku transferentzia.

  • Ordainagiria nahi baduzu, markatu “ordainagiria eskatu” laukia baieztapen pantailan.
  • Kasu guztietan (online ordainketa, txartelarekin, eta offline ordainketa, ordainketa gutunarekin), izena emateko prozesua amaitzean, besterik adierazi ezean, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko du “ordainketa gutuna” atxikita.
  • Ordainketa UPV/EHUren kontura bada, barne fakturazioaren bidez egingo da. Kontsultatu idazkaritzan.
  • Faktura nahi dutenek, berariaz eskatu beharko dute inscripciones.sep2019@ehu.eus helbidean, fakturaz arduratuko den pertsona edo entitatearen datuak (IFK) adierazita.

Banku transferentzia*. KUTXABANK. Gran Vía, 30-32. 48009 Bilbao Kontu zenbakia: 2095 0292 9932 3900 8576.IBAN: ES95. BIC/SWIFT: BASKES2BXXX Kasu honetan, eragiketaren egiaztagiria bidali beharko da inscripciones.sep2019@ehu.eus helbidera, SEP2019_ABIZENA IZENA adierazita. .


B) KOMUNIKAZIORIK GABEKO PARTE-HARTZAILEEN MATRIKULA

Lehen adierazi diren tarifek 15 euroko beherapena izango dute kategoria eta epe guztietan. Izen-ematea ordaintzean, biltzarrean fisikoki parte hartzen dutenek parte-hartzailearen ziurtagiria jasotzeko eskubidea izango dute, eta kafeak, maiatzaren 30eko (osteguna) bazkaria eta maiatzaren 31n (ostirala) itxieraren ondoren emango den luncha ordainduta izango dituzte.

Izena emateko prozedura

Izena emateko plataforman sartu identifikatzeko inprimakia bete (izena, abizenak, etab.) eta “Baieztapena eta Ordainketa” botoia sakatu.

Hurrengo bi online ordainketa modalitateetako bat aukeratu behar da:

1) “NireOrdainketa" (MiPago) pasabidean sartu, VISA-MASTERCARD-MAESTRO txartelarekin ordaintzeko. 2) BBK-Kutxabankeko bezeroentzat bakarrik: online banku transferentzia.

  • Ordainagiria nahi baduzu, markatu “ordainagiria eskatu” laukia baieztapen pantailan.
  • Kasu guztietan (online ordainketa, txartelarekin, eta offline ordainketa, ordainketa gutunarekin), izena emateko prozesua amaitzean, besterik adierazi ezean, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko du “ordainketa gutuna” atxikita.
  • Ordainketa UPV/EHUren kontura bada, barne fakturazioaren bidez egingo da. Kontsultatu idazkaritzan.
  • Faktura nahi dutenek, berariaz eskatu beharko dute inscripciones.sep2019@ehu.eus helbidean, fakturaz arduratuko den pertsona edo entitatearen datuak (IFK) adierazita.

Banku transferentzia*. KUTXABANK. Gran Vía, 30-32. 48009 Bilbao Kontu zenbakia: 2095 0292 9932 3900 8576.IBAN: ES95. BIC/SWIFT: BASKES2BXXX Kasu honetan, eragiketaren egiaztagiria bidali beharko da inscripciones.sep2019@ehu.eus helbidera, SEP2019_ABIZENA IZENA adierazita.



JARDUERA OSAGARRIETARAKO IZEN-EMATEA

Parte-hartzaileek jarduera hauetan izena emateko aukera izango dute:

  • SEP AFARIA (osteguna, maiatzak 30): 25 euro. IZENA EMATEKO eta ORDAINKETA EGITEKO PLATAFORMA. Izena emateko eta ordaintzeko prozedura kongresuaren matrikula egiteko prozedura bera da (lehenengo pantailan, identifikazio-datuak eskaini behar dira -izen-abizenak, etab-; "baieztapena eta ordainketa" botoia sakatuz, bigarren pantaila agertzen da, ordaintzeko (VISA, etab.). Plaza mugatuak (plaza guztiak betetzen direnean, izena emateko eta ordaintzeko inprimakia itxita geratuko da). Afaria kongresuaren egoitzatik hurbil dagoen jatetxe batean izango da. Mailez eta Kongresuaren webgunean jakinaraziko dira jatetxearen izena eta helbidea
  • IBILALDIA ITSASONTZIAN BILBOKO ITSASADARREAN BARRENA (maiatzak 31, ostirala, 16:00etan, lunch-a eta gero). DOAN (Plaza mugatuak. SEP Kideek lehentasuna izango dute. Plaza izatekotan, mailez baieztatuko da). Hemen duzu IZENA EMATEKO INPRIMAKIA. Azken eguna maiatzaren 1a izango da.

Jarduera osagarrietan izena emateko prozesuari buruzko zalantzak izanez gero, jarri harremanetan antolatzaileekin helbide honetan: inscripciones.sep2019@ehu.eus